Salegi, Garai eta Markiegiren erailketa gogoratu dute Gernikan
1975eko maiatzaren 14an Guardia Zibilak tiroka hil zituen Salegi eta Garai, beraien etxean
Blanca Salegi, Iñaki Garai eta Jesus Maria Markiegi gogoan izan dute hainbat herritarrek, haien erailketaren 46. urteurrenean. Jardun eta Askatasun haizea herri ekimenek deituta, ekitaldia egin zuten barikuan, eta haien omenez plaka bat jarri zuten. Azaldu dutenez, beraien etxean ETAren zenbait miltante zituzten gordeta Salegik eta Garaik, eta haien bila joan zen Guardia Zibila. Sarekadan Garai eta Salegi tirokatu zituzten, hil arte, eta ezkutuan zeudenek alde egin zuten, Guardia Zibilei aurre eginez. Ihesaldi hartan, sargentu tiroz hil zutela azaldu dute ekitaldiaren antiolatzaileek, eta Guardia Zibilek ETAko kidea zen Jesus Markiegi zauritu zutela. Ajangizera ihes egin zuen Markiegik, baina Guardia Zibilak han atzeman eta tiroz hil zuten.