Palestinari elkartasuna adierazteko batu dira Bermeon
Herritar ugarik parte hartu zuten Sortuk deitutako elkarretaratzean.
Sortuk deituta, Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin zuten zapatuan Bermeon. 13:00etan batu ziren Lamerako harrizko bankuan. Herritar ugarik bat egin zuten deialdiagaz.
Palestinarrek Nakba esaten dioten 1948ko hondamendiaren 73. urteurrena gogoratu zuten, eta azken egunetan Israelek Gazaren aurka egindako erasoak salatu zituzten. “Gure bihotz eta setimenduak Palestinar herriarekin daude. Nazien ikasle aurreratuek burutzen dituzten basakerien aurrean ezin gara isilik geratu”, esan zuten elkarretaratzearen amaieran.