Alkartasuna Dantza Taldearen erakusketa, ikusgai
Bihar, zapi eta jantziei buruzko hitzaldi eta tailerra egongo da 18:30ean, Nestor Basterretxea aretoan.
Herriko 40 saltokitan ikusgai egon ondoren, Nestor Basterretxea aretoan ikusi daitezke orain Alkartasuna Dantza Taldearen arropa, material eta musika tresnak.
Erakusketa domekara bitartean bisitatu ahalko da, ondorengo ordutegian: astegunetan 19:00etatik 21:00etara eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.
Aurten 45 urte beteko dira taldea sortu zenetik, eta “modu desberdinean” ospatzen ari dira urteurrena, “ahal diren” ekimenak antolatuta, eta horren adibide da erakusketa.
Bihar, berriz, dantza taldekoek antolatuta baita ere, zapi eta jantziei buruzko hitzaldi eta tailerra egongo da 18:30ean, Nestor Basterretxea aretoan.