29 establezimenduk parte hartuko dute udaberriko erakusleiho lehiaketan
2.000 euro banatuko dituzte saritan. Sari guztiak epaimahai profesional batek emango ditu.
Bermeoko Udalak laugarren erakusleiho lehiaketa antolatu du, eta maiatzaren 15etik 29ra izango da. Lehiaketa Bermeo udaberriz jantzita lelopean aurkeztu dute. Hala, herriko saltoki eta dendek “sasoi berezi” hori islatu beharko dute beraien erakusleihoetan.
Udal arduradunek jakitera eman dutenez, herriko 29 establezimenduk izena eman dute lehiaketan parte hartzeko. Ez da sari bakarri egongo; 1.000 euro jasoko ditu erakusleiho onenak eta 500 euro, berriz, bigarren eta hirugarren sailkatuek. Sari guztiak epaimahai profesional batek emango dituela azaldu dute.
Lehiaketaren helburua da herriko saltokiei laguntza eskaintzea eta bertoko kontsumoa sustatzea. Ekimen “polita” dela uste du Bermeoko Komertzio eta Turismo zinegotzi Kepa Zumetak, horregatik erabaki dute laugarrenez egitea. Izena eman duten denden konpromisoa eskertu gura du udalak.