101 urte bete ditu Asun Elorriaga Mendiola foruarrak
Foruko udalbatzaren izenean zoriontzera hurbildu dira alkatea eta ongizateko zinegotzia.
Asuncion Elorriaga Mendiola foruarraren urtebetetze eguna da gaur; 101 urte bete ditu.
Foruko Udalak omenaldi txikia egin gura izan dio. Hala, Foruko Udaleko Gizarte Ongizate Saileko zinegotzi Izaskun Arrieta eta Foruko alkate Mikel Magunazelaia bere etxera hurbildu dira gaur goizean, udalbatzaren izenean zorionak ematera.
Zoriontzeaz gain, Elorriagak lore sorta eta pastela jaso ditu oparitzat.