Kepa Bastegietak jaso du Ezetz Jakin lehiaketako saria
Martxan dago berriro Ezetz Jakin lehiaketa digitala. Bastegietarentzat izan da saria nagusia, baina zozketa bidezkoa Carmen Navarrok jaso du.
Joan den astean hasi zen Egunean Behin lehiaketako zazpigarren denboraldia, eta horregaz batera abiatu zuen Gernika-Lumoko Berbalagunek Ezetz Jakin lehiaketa. Maiatzaren 3tik 9ra bitarteko lehiaren saria, Kepa Bastegietarentzat izan da.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, bigarren egin du Bastegietak, baina lehenengo postuan geratu zenak beste batean ere irabazi zuenez, eta birritan ezin denez saria jaso, Bastegietak eskuratu du Gernikan gastatzeko 50 euroko bonoa.
Horrez gain, astero zozketaren bidez ematen duten saria Carmen Navarrori egokitu zaio. Praktikatu zerbitzuaren materiala eta 20 euroko bono-saria jaso ditu.