Gernika-Lumoko San Fidel ikastola First Lego Leagueko Espainiako finalerako sailkatu da
Bermeoko Sagrado Corazon ikastetxea ere sari bategaz bueltatu da First Lego League Euskadi Lehiaketatik, hain zuzen ere, Berrikuntzaren Proiektuaren saria jaso dute.
Zapatuan First Lego League Euskadi Lehiaketan parte hartu zuten Gernika-Lumoko San Fidelek eta Bermeoko Sagrado Corazonek.
Mondragon Unibertsitateko sariketan egon ziren San Fideleko Sanfitek eta Sagrado Corazoneko Bermibot taldeak. Aipatu sariketa irabazi zuten gernikarrek, hala Espainiako finalerako sailkatu dira. Gernikan ohitura osasungarriak eta kirola sustatzeko proiektu bat aurkeztu dute.
Mugikorreko aplikazio baten bidez herri aktiboago bat lortzeko helburua duen proiektu bat aurkeztu dute bermeotarrek, eta Robotaren Diseinu onenari saria jaso dute.
Bizkai, Araba eta Gipuzkoako sei talde sailkatu dira ekainean jokatuko den Espainiako First Lego League lehiaketarako, eta horien artean egongo dira Sanfitek taldekoak. 10 eta 16 urte bitarteko 400 ikaslek parte hartu zuten zapatuko lehiaketan, 45 taldetan banatuta.