Bermeoko Ekain Lertxundi eta Izaro Egibar, Euskadiko Txapeldun
Gernika ATko Iara Auzokoa txapeldunorde geratu da eta Aitor Beaskoetxeak eta Alexander Costillasek brontzezko dominak irabazi dituzte.
18 eta 20 urtez azpiko Euskadiko Atletismo Txapelketa lehiatu zuten Bermeoko Taraska Atletismo Taldeko eta Gernika Atletismo Taldeko zenbait atletek zapatuan, Durangoko Landako pistan.
18 urtez azpikoen pisu jaurtiketan (5kg), klub bermeotarreko Ekain Lertxundi Astobiza txapeldun geratu zen 11,79 m-ko marka eginda, Sekulebedarra Kirol Klubeko Itoitz Hernandez Vallecillo (10,92m) da aurtengo txapeldunordea, eta Portugaleteko atletismo taldeko Jon Ruiz Cabezarentzat izan zen brontzea (10,64m). Horrez gain, Lertxundik disko jaurtiketan (1,5kg) brontzezko domina lortu zuten, diskoa 33,25m-ra jaurtita. Modalitate horretan Hernandez geratu zen txapeldun, 36,28 m-ko markagaz eta Imanol Egidazu de Diegok irabazi zuen zilarrezko domina, 35,12 m-gaz.
Durango Kirol Taldeko Izaro Egibar Pico bermeotarra ere Euskadiko txapeldun geratu zen 20 urtez azpikoen 3.000 m oztopoen lasterketan, 13:01,41 markagaz eta Gernika ATko Iara Auzokoa Pagazaurtundua txapeldunorde, 15:22,30 denboragaz.
Bestalde, 20 urtez azpikoen pisu jaurtiketan (6kg) podiumera igo zen Gernika ATko Alexander Costillas Pinilla. Tolosa FCko Iker Esnaola Gabarain txapeldunak 13,32 m-ra jaurti zuen, eta Eibarko Carlitou Mendy Gomis bigarrenak 10,41m-ra. Costillasek 10,29 m-ko markagaz lortu zuen brontzea janztea. Haren taldekide Aitor Beaskoetxea Gorriñok ere hirugarren postua lortu zuen 18 urtez azpikoen luzera jauziaren proban, 5,97 m-ko markagaz. Galdakaoko taldeko Ismael Busto Azeroul irabazleak 6,19 m egin zituen eta Getxoko klubeko Jon Ruiz Avedillok 6,07 m. “Gernika ATkoak bederatzi atletekin aurkeztu ginen Landakoko pista dotorean, titulu nazionala modalitate ezberdinetan lehiatzeko. Beaskoetxea 100 metro leunetan ere finalista izan zen, eta Paul Auzokoa Pagazaurtundua bere taldekideak ere parte hartu zuen proba horretan. 3.000 metrotan Irati Duñabeitia Uribe, Jone Oar Arteta Zarrabeitia, Jon Zugazaga Basterretxea, Beñat San Jose Ruiz eta Erik Bilbao Triay gernikarrak ere izan ziren nor baino nor”, azaldu dute Gernika ATren ordezkariek.