"Gustura" ezagutu dute Olatxu Laboreaken lana
Busturiko Auzholan elkarteak ekoizleei bisitak egiteko antolatu duen programaren barruan, lehenengo bisita gidatua egin dute; "oso interesgarria" izan dela esan dute.
Busturiko Auzholan elkarteak ekoizleei bisitak egiteko antolatu duen programaren barruan, lehenengo bisita gidatua egin zuten atzo. Hain zuzen ere, Arrietara joan ziren, eta han Olatxuko Laboreaken egiten duten lana ezagutu ahal izan zuten. “Oso gustura” egon zirela diote antolatzaileek, bisita “interesgarria” izan zela gaineratuta.
Artisau eran eta eskala txikian ekoiztutako marmelada, barazki pate eta krema agroekologikoak egiten dituzte Olatxuko Laboreaken, eta atzo hori guztia ezagutzeko aukera izan zuten. Produktu horiek zein beste asko Busturian bertan jasotzeko “aukera paregabea” dagoela gogorarazi gura izan dute Kontsumo Taldearen bidez. Izena emateko auzholan@gmail.com-era idatzi daiteke edo 633 38 75 42 telefono zenbakian.
Datorren hilean Bizkaigane esnekien lantegia ezagutzera joango dira, maiatzaren 22an.