Gernika Batzordearen ibilbidea bilduko duen ikusentzunezkoa
45 urte bete dira gaur Gernika Batzordeak bere lehen adierazpen publikoa egin zuela. Orduz geroztik, Gernikaren memoria berreskuratzeko eta zabaltzeko lanean aritu izan da. Batzordearen ibilbidea batuko duen ikusentzunezkoa urrian izango dute prest.
Hainbat testigantza bilduko ditu Gernika Batzordearen ibilbidea jasoko duen ikusentzunezkoak. Bonbardaketan gertatutakoa eta bonbardaketa osteko Gernika eta Euskal Herria ditu ardatz Batzordeak, eta sortu zenetik lan mardula egin du. Gernikaren eta gernikarren oroimena berreskuratzeko, lantzeko eta zabaltzeko burututako ibilbidea bilduko duen dokumentala prestatzen ari dira, eta urrian aurkeztuko dute.
Gaur, batzordeak bere lehen adierazpen publikoa egin zuela 45 urte bete direnean, dokumentalaren aurrerapen bideoa zabaldu dute.