Bizkaiko txapeldun geratu dira Arkupeko nagusiak
Haritz Bidaburu eta Asier Etxebarria erraz ibili ziren finalean. Kadeteen finala jokatzeko dago oraindik.
Bizkaiko txapelketa irabazi dute Gernika-Lumoko Arkupe taldeko nagusiek. Gizonezko nagusien 4. mailan nagusitu dira Haritz Bidaburu eta Asier Etxebarria. Erraz ibili ziren finalean, eta emaitzagaz pozik agertu dira taldeko arduradunak.
Zapatuan [apirilak 24] jokatu zuten finala Zornotzan, eta partida hasieratik aurrean jarri ziren Bidaburu eta Etxebarria. Ondo aritu zen bikotea, eta Orozkori 22-13 irabaztea lortu zuten Bizkaiko txapela eskuratuz.
Jokatzeko. Beste txapel bat ere jokoan dauka oraindik Arkupek. Izan ere, pandemia dela eta lehiatu barik geratu zen kadeteen mailako partida. Taldekoek uste dutenez, litekeena da final hori asteburu honetan jokatzea, eta finala Gernika-Lumon izatea ere eskatu dute. Hala ere, baieztapenaren zain daude oraindik.
Kureneren kontra jokatu behar dute kadeteen mailako finala Arkupeko Peru Ugaldek eta Ekain Pereak.