Elantxoben hasiko dute Bizkaiko Trainerilla Liga
Bizkaiko Trainerilla Ligaren lehen bi jardunaldiak bihar eta etzi lehiatuko dituzte.
Batel ligaren lekukoa hartuz, asteburu honetan hasiko dute Bizkaiko Trainerilla Liga, Elantxoben. Bihar [apirilak 24] 15:30ean hasiko dute 1. jardunaldia, eta etzi, 10:30ean 2. jardunaldia.
Absolutu mailan, gizonezkoetan, Elantxobeko eta Mundakako bana ariko dira, eta emakumezkoetan, Mundakako bi talde. Gazte mailan, berriz, gizonezkoetan, Elantxobeko, Bermeoko eta Isuntzako bana ariko dira.
Sei jardunaldi lehiatuko dituzte. Hurrengo biak Lekeition izango dira, maiatzaren 1ean eta 2an, eta azken biak Ondarroan, maiatzaren 8an eta 9an. Udalerri horretan lehiatuko dute Bizkaiko Txapelketa ere; maiatzaren 15ean sailkapen estropadak lehiatuko dituzte eta maiatzaren 16an finalak.