Zahartze aktiboa sustatzeko ildo estrategiko berri bat zabaldu du Gernika-Lumoko Udalak
Zehaztu dutenez, nagusien ekonomian sakontzeak aukera ematen du adineko pertsonen gaitasuna onartzeko, herriaren garapen ekonomikoa bultzatzeko, tokiko enplegua sortzeko eta pentsamendu ekintzailea indartzeko.
Gernika-Lumoko Udalak Lanbide Ekimenak Zentroaren bitartez, zahartze aktiboa herriko mapetan txertatzeko helburua duen Silver Economy Rural izeneko proiektuan parte hartu du; tokiko garapenean adituak diren erakundeen sarearen parte da proiektua.
Jon Lejarraga Lanbide Ekimenak elkarteko presidenteak zehaztu duenez, adinekoak gero eta kolektibo handiagoa dira, arlo desberdinetan asmo zein premia handiak dituztenak: “Zahartzearen errealitate eta erronka horiek, aldi berean, aukera paregabea izan daitezke udalerriarentzat, bai sektore horri eszenatoki ahalik eta onena eskaintzeko, zein euren bizi kalitate eta beharrak asetzeko ezaugarri egokiak bilatzeko ere”.
Proiektuaren hasiera. Tokiko garapenean adituak diren erakundeen sareak 2020an sortu zuen proiektua, adineko pertsonen ekonomia landa ingurunea suspertzeko agendan sartzeko asmoz. Proiektuan erakunde sarearen parte diren bederatzi erakundek hartzen dute parte: Sodebur (Burgosko Diputazioa), Divalterra (Valentziako Diputazioa), Tarragonako Diputazioa, Nasuvinsa, Medina del Campoko Udala, Iraurgi Berritzen, Lanbide Ekimenak, Tolosaldea Garatzen eta Segoviako Udala. Jakinarazi dutenez, proiektuak Plataforma50 Hacking Longevity aholkularitza-enpresaren laguntza estrategikoa du.