Margo eta argazkien arteko hibridoak ikusgai Busturian
Sergio Saez bilbotarrak egindako lanak apirilaren 30era arte egongo dira ikusgai.
BBKren erakusketa ibiltarietako bat Busturian ikusi daiteke, Altamirako kultur etxean, hain zuzen ere. Bertan Sergio Saezen lanak daude ikusgai; margoaren eta argazkiaren arteko hibridoak bildu ditu erakusketan.
Dioenez, argazki kamera margotzeko tresna bat balitz bezala erabili du, “zizelen edota margoen moduan”. Urte eta erdiko lanaren emaitza direla azaldu du bilbotarrak. Argazkilari lanetan urte luzez ibili arren, Saezek margolaritzat dauka bere burua: “Margolaria naiz, eta argazkiek margotzeko modu berriak eskaini dizkidate”.
Argazkilaritza tradizionaletik aldentzen saiatu da, argazkiko objektuak obrari bolumena, kolorea eta formak emateko erabilita. Erakusketa apirilaren 30era arte egongo da ikusgai ohiko ordutegian, astelehenetik barikura 09:00etatik 11:30era eta 16:00etatik 20:30era.