Segurtasun uhalaren erabilera sustatzeko kanpaina abiarazi dute Bermeon
Bermeoko Udalaren arabera, kanpainaren helburua da ibilgailuetako gidariak kontzientziatzea. Herriko gune desberdinetan ezarriko dituzte kontrolak.
Bide segurtasuna hobetu asmoz, Bermeoko Udaltzaingoak segurtasun uhala eta haurrak lotzeko sistemen erabilera sustatzeko kanpaina abiarazi du. Aipatu kontrol kanpaina herriko kaleetan egingo dute.
Kanpainaren helburua da ibilgailuetako gidariak kontzientziatzea: “Bide segurtasuneko ikerketa ugarik egiaztatzen dute, istripuren bat izanez gero, segurtasun uhalik gabe gidatzeak lesioen larritasuna nabarmen areagotzen duela”
Modu horretan, udaltzainek kontrolak ezarriko dituzte herriguneko leku desberdinetan, “segurtasun sistema horien erabileraren garrantziaz ohartarazteko”.