Sukaldeko suteak ekiditen ikasteko ikastaroa antolatu du Herri Babesak
Ikastaroa gutxi gorabehera hiru ordukoa izango da, eta edozein herritarrek parte hartu ahalko du.
Boluntarioek esan dutenez, azken boladan sukaldeetan gertatutako ezbehar nahikoren abisuak jaso dituzte. Horregatik, uste dute “garrantzitsua” dela herritarrek mota horretako ezbeharrak nola ekidin jakitea. Modu horretan, herritarren neurrira egokitutako ikastaro “txiki” bat antolatzea ondo legokeela pentsatu dute.
Aipatu ikastaroetan edozein herritarrek parte hartu ahalko duela azaldu dute taldeko boluntarioek; “edozein motako talde, elkarte , koadrila, txoko, negozio…”. Taldeak egokituak eta mugatuak izango direla zehaztu dute, eta indarrean dauden segurtasun eta osasun neurriak beteko dituzte.
Jakitera eman dutenez, ikastaroaren iraupena gutxi gorabehera hiru ordukoa izango da.
Interesa daukaten horiek mezu bat bidali beharko dute bermeokoherribabesa@gmail.com helbide elektronikora.