Jardun Koordinadoran Gernika-Lumon ospatuko du Aberri Eguna
Jardun koordinadora independentista-sozialistak apirilaren 4an Gernika-Lumora joateko deia egin du. Aberri Egunean euskal herri langilea batu gura du bertan, “indarrak batzeko”. manifestazioa egingo dute 12:00etan, Merkurio iturritik abiatuta, Borrokatzea besterik ez dugu Euskal Herria askea izan arte lelopean. Ostean, 13:00etan egingo dute ekitaldia, Auditorioan.
Jardun Koordinadoraren ustez, Aberri Eguna “ezinbestekoa da independentzia eta sozialismoaren etorkizuna borrokatzeko bidean”. Diotenez, egun “erreferentea” da “askatasunaren bidean eta eraldaketa iraultzailearen etorkizunean”.