Bihartik aurerra zabalik egongo da Bakearen museoa
Ohiko zerbitzuak eskaintzeaz gain, Memoritour Gernika ibilbideak egiteko aukera emango die bisitariei
Bihar irekiko dute berriro Gernika-Lumoko Bakearen museoa, eta apirilaren 11 bitartean, egunero egongo dda zabalik. 10:30etik 17:30era etenik barik eskainiko du arreta museoak.
Ohiko zerbitzuak ez ezik, Memoritour Gernika ibilbideak ere eskainiko dituzte. Bi ibilbide gidatu egin ahal izango dituzte bisitariek: Aireko babeslekuak eta Picasso eta Guernica. 10:30ean, 12:00etan eta 13:30ean egingo dituzte bisita gidatuak. Museoko arduradunek jakinarazi dutenez, gehienez 6 pertsonako taldeak egingo dituzte, eta aldez aurretik erreserba egin beharko da.