Bermeoko Udalak ume eta gazteei zuzendutako tailerrak antolatu ditu
Apirileko tailerretan parte hartu gura dutenek, zabalik daukate izena emateko epea.
Apirila eta ekaina bitartean eskainiko dira tailerrak, eta mota askotakoak egongo dira aukeran. Edukierak mugatuta egongo dira, eta indarrean dauden osasun eta segurtasun neurri guztiak beteta egingo direla azaldu dute udal arduradunek.
Nire lehen tailerra, 0 eta 5 urte bitartekoei zuzendutakoa da, eta eskulanak egingo dituzte. Adinaren arabera, tailer bakoitzeko eskulanak moldatuko dituztela esan dute. Behin bakarrik parte hartu ahalko dute umeek, “ahalik-eta ume gehienek parte hartu dezaten”. Egun bakoitzean bi txanda egongo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:00etatik 13:15era. Tailerrak Bekoportalen izango dira eta apirileko tailerretan parte hartzeko izena emateko epea zabaldu dute; bekoportala20@gmail-era idatzi beharko da. Tailerrak doakoak izango dira.
Hiru taldetan banatuko dituzte umeak:
- 4 eta 5 urte bitartekoak: Apirilaren 10ean, maiatzaren 8an eta maiatzaren 29an.
- 2 eta 3 urte bitartekoak: Apirilaren 17an, maiatzaren 15ean eta ekainaren 5ean.
- 0 eta 1 urte bitartekoak: Apirilaren 24an, maiatzaren 22an eta ekainaren 12an.
6 eta 12 urte bitartekoentzat, berriz, sormen tailerrak antolatu dituzte. Zapatuetan izango dira, 17:30etik 19:30era, Gizarte eta Kultura Etxean. Apirileko tailerretan parte hartu gura dutenek, Gazteentzako Informazio Zerbitzuan izena eman beharko dute. Apirilean honako tailerrak egongo dira aukeran: Zientzia esperimentu tailerrak, hidrografia tailerra eta serigrafia tailerra. Maiatzean, berriz, honakoak: Artisau bitxiak, baratze txikiak, sormen zientzia eta sushi. Horiek guztiak ere doan eskainiko dituzte.
12 eta35 urte bitartekoek kale marrazketa ikastaroan parte hartzeko aukera edukiko dute. Apirilaren 10etik ekainaren 5era bitartean izango da, 10:00etatik 12:00etara. Izena emateko epea zabalik dago GIZen, eta 25 euro ordaindu beharko dira, materiala ordaintzeko.