Apirilean Mundakan ere eman ahalko da odola
Gernika-Lumon eta Bermeon bi egunetan egongo da odola emateko autobusa
Apirilean Mundakara ere helduko da odola emateko autobusa. Hain zuzen, apirilaren 16an izango dute mundakarrek herrian odola emateko aukera, Talan, 16:30etik 21:00etara.
Gernika-Lumon eta Bermeon ere egongo da odola emateko aukera. Apirilaren 6an eta 12an egongo da autobusa Gernika-Lumoko Foru plazan, 09:15etik 14:15era eta 15:15etik 21:15era. Bermeon, berriz, Lameran egongo da autobusa apirilaren 23an, 09:30etik 14:00etara eta 16:30tik 21:00etara, eta apirilaren 24an, 09:30etik 14:00etara.
Odolkideak elkarteak gogorarazi du pandemia egoeran ere odola ematea segurua da, eta kanpainarekin bat egitera animatu ditu herritarrak.