Itsasne Gabriel Estebanez izan da joan den asteko Ezetz Jakin lehiaketa digitaleko onena
Atzo eman zuten joan den asteko Ezetz Jakin lehiaketa digitalaren azkenaurreko saria, aste honetakoa izango da azkena.
Ezetz Jakin lehiaketa digitalaren azkenaurreko saria jaso du Itsasne Gabriel Estebanezek. Martxoaren 15etik 21era bitarteko lehian onena izan da bera.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 128 lagunen artean lehiatu zuten Egunean Behin lehiaketa aste horretan, eta irabazleak herriko ostalaritzako, merkataritzako eta zerbitzuetako establezimenduetan euskaraz gastatzeko 50 euroko bonoa eskuratu du.
Horrez gain, astero zozketaren bidez ematen duten saria Iban Alkainentzat izan da. Praktikatu zerbitzuaren materiala eta 20 euroko bono-saria jaso ditu.
Atzo eman zuten joan den asteko Ezetz Jakin lehiaketa digitalaren azkenaurreko saria, aste honetan jokatzen dabiltzana izango da azkena. Izan ere, Egunean Behinek oporrak hartuko ditu Aste Santu ostera arte.