Ajangizko Udalak haurrentzako tailerrak antolatu ditu Aste Santurako
Tailerretan parte hartu gura duten umeek izena eman beharko dute Ajangizko udaletxean edota kultur etxean. Biharko eguna da izena emateko azkena.
4 eta 12 urte bitarteko umeentzako Aste Santuko tailerrak antolatu ditu Ajangizko Udalak. Matxoaren 29, 30 eta 31n eta apirilaren 6, 7, 8 eta 9an izango dira umeei zuzendutako tailerrak.
Tailerrak 10:00etatik 14:00etara bitartean egingo dituzte, hiru txandatan banatuta. “Hiru txanda egongo dira osasun eta segurtasun neurri guztiak betetzeko”, azaldu dute arduradunek.
Martxoaren 29an zeramika tailerra egingo dute, eta 30ean, berriz, txapelketa eguna izango da. Landa eta dantza tailerrean elkartuko dira umeak hilaren azken egunean. Hurrengo astean, otsailaren 6tik 9ra bitartean, eskulanetakn, herri kiroletan, pintura tailerrean eta ponpa tailerrean batuko dira.
Tailerretan parte hartu gura duten umeek izena eman beharko dute Ajangizko udaletxean (94 625 19 13) edota kultur etxean (94 625 61 79), eta biharko eguna da izena emateko azkena.