Muruetako Udalak euskara ikasteko diru laguntzak emango ditu
Interesa daukaten herritarrek udal bulegoetara jo beharko dute. Eskabidea eta dokumentazio osagarria aurkeztu beharko dituzte.
Muruetako Udaletik jakitera eman dutenez, euskara ikasteko diru laguntzak emango dituzte. Hain zuzen ere, herritarrek euskara ikastaroen matrikularen %50a ordaintzeko laguntza jaso ahalko dute, bai eta barnetegien kostuaren %20a ere.
Interesa daukaten herritarrek udal bulegoetara jo beharko dute. Bertan, eskabideagaz batera, eskatzailearen NANaren fotokopia, matrikula, abonu edo ikastaroaren fotokopia eta ordainketa egiteko kontu korrontearen fotokopia aurkeztu beharko dituzte.