Busturiko Udalak haurrentzako tailerrak antolatu ditu Aste Santurako
6 urtetik gorako umeei zuzendutako tailerrak dira. Martxoaren 26ra arte izena eman daiteke.
Material birziklatuekin lan egiteko aukera izango dute Busturiko umeek aiprilaren 6, 7, 8 eta 9an. Izan ere, Busturiko Udalak sei urtetik gorako umeei zuzendutako tailerrak antolatu ditu egun horietarako.
Tailerrak Altamirako kultur etxean izango dira, 17:00etatik 20:00etara. Talde bakoitzean bost ume egon ahalko direla azaldu dute, eta “talde burbuilak” izan behar dira.
Tailerretan parte hartu gura duten umeek izena eman beharko dute Altamirako kultur etxean, martxoaren 26a baino lehen.
Argi utzi gura izan dute indarrean dauden osasun eta segurtasun neurri guztiak beteko direla.