Aberri Eguna prestatzeko batzar irekia egingo dute domekan
12:00etan jarri dute ordua Axpe auzoan, udaletxe aurreko plazan, hain zuzen ere.
Euskal Herria Batera herri egitasmoak Aberri Eguna plazetan ospatzeko deia egin du. Busturian, apirilaren 4an egingo dutena zehazteko batzar irekia antolatu dute domekarako. 12:00etan jarri dute ordua Axpe auzoan, udaletxe aurreko plazan, hain zuzen ere.
Pandemiaren ondorioz, iazko Aberri Eguna leiho eta balkoietan ospatu behar izan zuten herritarrek, itxialdiarengatik. Euskal Herria Batera herri egitasmoaren ustez, iazko ariketa “arrakastatsua” izan zen, eta, horregatik, berriro batera ospatzeko deia egin du, baina aurten plazetara jauzi eginez.