Juventud Activa Saharauik salatu du Siemens Gamasera enpresaren jarduna, eta elkarretaratzea egin dute enpresaren jarduna eteteko eskatzeko.
Juventud Activa Saharauik salatu du Siemens Gamesak Mendebaldeko Sahararen lurralde ez-autonomoan baliabideak “legez kanpo espoliatzen” dituela. “Marokok okupatutako Mendebaldeko Saharan potentzia okupatzaileak baliabide naturalak ustiatzen ditu nazioarteko zuzenbidea urratuz. Marokok Mendebaldeko Saharako energia-proiektuetan ere parte hartzen du, eta, praktikan, Siemens Gamesa Renewable Energy enpresak egindako turbinekin funtzionatzen dute”, azaldu dute elkarteko kideek, eta elkarretaratzean, enpresaren jarduna etetea eskatu dute.
“Nazioarteko auzitegiek behin eta berriz argi utzi dute Mendebaldeko Sarahara ez dela Marokoko lurraldearen parte, eta Marokoko okupazioa nazioarteko zuzenbidea urratzen duen okupazioa dela. Era berean, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren ustez, Mendebaldeko Sarahara eta Maroko lurralde desberdinak dira, eta, ondorioz, Marokok lurraldeari buruz egindako erreklamazioak baztertu egin dituzte Nazioarteko Justizia Auzitegiak eta nazioarteko komunitateak”, azaldu dute Juventud Activa Saharauiko kideek. Hori horrela, Mendebaldeko Saharan eragina duen edozein proiektuk “saharar herriaren ordezkari ezagunaren aldez aurreko baimena” behar duela esan dute: Fronte Polisarioaren baimena hain zuzen: “Fronte Polisarioak onartu behar du edozein motatako enpresa edo proiektu oro, bestela, nazioarteko zuzenbidea nabarmen urratzen du”.
Diotenez, Siemens Gamesak “ez du baimen hori lortu”, baina, 2020ko irailaren hasieran, enpresa horrek Marokok okupatutako Mendebaldeko Saharan dagoen Bojador parke eolikoaren eskaera bat berretsi zuela salatu dute. Hori horrela, kontatu dute, Norvegiako aktibo pribatuen kudeatzaile handienak Siemens Energy bere zorrotik kanpo utzi duela, “bereziki nazioarteko zuzenbideko gaiei dagokienez, eskubide hori urratzen dutelako”.
Siemens Gamesari eskatzen diote, nazioarteko zuzenbidea eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren irizpena betetzeko eta bere jarduera eteteko. “Enpresari gogorarazi nahi diogu Marokoko diktadurak giza eskubideak urratzen dituela, atxiloketak, torturak eta gertakari horiek salatzen dituen pertsona orori etengabeko jazarpenak eginez. Gainera, gogorarazi nahi diogu Mendebaldeko Sahararen lurraldea gerra-eremu bat dela, eta herriak bere askatasunaren eta deskolonizazioaren alde borrokatzen duela. Edo nazioarteko zuzenbidearen alde dago, edo diktaduraren, indarkeriaren eta torturaren alde”, esan eta bitarteko bakarra giza eskubideen eta nazioarteko justizia auzitegien defentsa dela azpimarratu dute.
Mendebaldeko Saharako errealitatea. Juventud Activa Saharauiko kideek azaldu dute, Foum El Oued parke eolikoan Siemens Gamesak 100 kilometroko uhal garraiatzailean fosfatoak kostalderaino garraiatzeko behar den energia guztia ematen duela. “Aftissat parke eolikoa 2018ko urritik dago erabilgarri. Windhoist enpresa britikoak eraiki zuen eta 56 Siemens-Gamesa turbinak ditu. Sortzen duten energia industria-erabiltzaileentzat da, hala nola OCP, LafargeHolcim Maroc eta Ciments du Maroc”.
2020an, Siemensek bere lehen proiektua Mendebaldeko Saharan iragarri eta zortzi urtera, Siemens Gamesak Aftissat parkeari entrega erraldoi bat iragarri ziola kontatu dute, “Mendebaldeko Sahara Marokoren zati gisa aipatuz”.
Siemens Energy enpresak Siemens Gamesa Renewable Energy (SGRE) enpresaren akzioen % 67 ditu. SGRE enpresa turbina eolikoen hornitzailea da bi parke elektriko operatiboetarako eta Marokok eraikitako beste hainbat instalaziotarako. Bi parkeek Foum el Oued eta Aftissat industriako azken erabiltzaileak hornitzen dituzte, hala nola, Phosboucraa enpresa, zeinak legez kanpo ustiatzen baititu Autonomiaz Kanpoko Lurraldeko fosfatoen erreserbak. 2020ko irailean, enpresak prentsa-ohar bat igorri zuen, nazioarteko zuzenbidearen urraketa kontziente eta gori-gori batean 300 MW-ko Bojador parke elektrikorako kontratua lortu zuela jakinarazteko.