Hong-Kongen hasi eta Indian amaitutako bidaia kontatuko du Asier Arroitak Gernikan
Elai-Alai aretoan hitzaldia eta solasaldia eskainiko du Asier Arroitak, eta Hong-Kongen hasi eta Indian bukatu zuen bidaiaren nondik norakoak kontatuko ditu.
Berbalagunek antolatuta, Bidaia frustatu baten abendura ederra hitzaldi eta solasaldiaz gozatu ahalko da martxoaren 24an, 19:00etan, Elai-Alai aretoan.
Asier Arroitak gidatuko du hitzaldia, berak sortu baitu Txiribuelta.eus bloga. Bizikletan bidaiatzeko eta argazkiak egiten gozatzeko erabakia hartu zuen Arroitak, munduan zehar urtebetez bidaiatzeko erabakia hartuz; eta bidaia luze hori kontatzea erabaki zuen blogean.
Hong-Kongen hasi zuen bidaia, eta Txina, Vietnam, Laos, Kanbodia, Thailandia, Myanmar, Bangladesh eta Nepal zeharkatu zituen, bidaia Indian bukatu behar izateko. Zazpi hilabeteko bidea egin zuen, COVID-19ak Indian harrapatu zuen arte. “Esperientzia asko batu ditut zazpi hilabetetan, baina birus famatuaren ondorioz, etxerako bidea presaka hartu behar izan nuen”.
Bidaian zeharkatutako bederatzi herrialdeei buruz berba egingo du Gernika-Lumon, eta horrelako bidaia bat egiteko ikasitakoa partekatuko du entzuleekin. “Diaporama bat prestatu dut, egindako ibilbidea, irudiak, pasarteak eta abarrak tartekatuz”.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Elai-Alai aretoko hitzaldian osasun egoerari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira. Hori dela eta, aretoaren edukiera 45 pertsonakoa izango dela zehaztu dute. Bertara joateko, aurretiaz izena eman beharko da, AEKra deituta.
Hala ere, hitzaldia eta solasaldia online jarraitzeko aukera egongo da, kartelean agertzen den QR kodea eskaneatuta.