Langile bat hil da Gaviota plataformaren ontzi batetik itsasora jausita
Lan istripua salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar Bermeon; 19:00etan jarri dute ordua San Migeleko eskaileratan.
Ertzaintzaren arabera, 18:00ak aldera gertatu da ezbeharra. Langilea Gaviota plataforma hornitzen duen itsasontzi batetik jausi da itsasora. Azaldu dutenez, langilea konorterik gabe atera dute uretatik eta Bermeoko portura eroan dute. Larrialdi zerbitzuek portuan bertan baieztatu dute hil egin dela. 50 urteko lekeitiarra da hildakoa.
Lan istripua salatzeko, Lan istripu gehiagorik ez lelopean, elkarretaratzea egingo dute bihar bermeotarrek; 19:00etan batuko dira San Migeleko eskaileretan.
LAB sindikatuak “elkartasuna eta babesa” adierazi die hildako langilearen senideei. Gogorarazi dute, Bermeon zendutako langileagaz, Hego Euskal Herrian hamabi direla gutxienez aurten lan istripuz hildako langileak; horietako sei Bizkaian.
“Urtea hasi denetik, sei egunetik behin langile bat hil da lanean. Istripu hilgarrien igoerak ez du amaierarik”, adierazi dute. Onartezina dela diote, lan segurtasunaren arloan segurtasun neurririk ez izatea, eta salatu dute enpresek alde batera uzten dutela langileria hiltzea: “Zenbat langile gehiago hil behar dira administrazio publikoek beste alde batera begiratzeari utz diezaioten? Noiz hartuko dituzte laneko ezbeharrei aurre egiteko premiazko neurriak?”.
“Lan indarkeriarekin” amaitzeko, “bizitza eta lan baldintza duinak” beharrezkoak dira LABentzat; “etxera bizirik itzultzeko eskubidea dugu”. Horien ustez, eredu berri bat eraiki beharra dago, “lehentasuna langileen bizitza eta osasuna izango dituena”. Sindikatu abertzaletik langileen segurtasunaren eta lan osasun hobearen alde lan egiten eta borrokatzen jarraituko dutela azaldu dute.
Lurpean zegoen gasa amaitu zenetik, Gaviota plataforma gas naturalaren biltegi bat da. Enagas enpresak kudeatzen du. Kostatik zortzi kilometro ingurura dago, eta plataforma ontziz hornitzen badute ere, langileak helikopteroz joaten dira instalazio