Irune Perezek jaso du neguko lehiaketako saria
121 lagunek parte hartu dute Berbalagun egitasmoak antolatu duen udazkeneko lehiaketan.
Bermeoko Berbalagun egitasmoak neguko lehiaketako saria zozkatu du. Parte hartzaile guztien artean, Irune Perez izan da sariduna; Errigorako otzara, Korrikako katilua eta beste zenbait oparitxo jaso ditu saritzat.
Jakitera eman dutenez, 121 pertsonek parte hartu dute neguko lehiaketan. Udaberriko lehiaketa maiatzaren 10etik 21era egingo dutela azaldu du Berbalagun egitasmoko dinamizatzaileak.