Irakurleen Txokoak 'Aramotz' liburua landuko du asteon
Hilabete honetako saioa udal liburutegian egingo dute eguenean, 18:30ean hasita.
Bermeoko Irakurleen Txokoko martxoko hitzordua ere iritsi da. Hirugarren eguena izanik, asteon batuko dira parte hartzaileak. Eguenean batuko dira, hortaz, 18:30ean. Hilabete honetan, gainera, udal liburutegira bueltatuko dira; azken bi saioak sarean egin zituzten.
Oraingoan, Iñaki Irasizabalen Aramotz liburua izango dute aztergai. Parte hartzaileek Arrate Egaña idazleagaz batera landuko dituzte liburuaren nondik norakoak.