'Busturia udalerri euskalduna?' tailerra antolatu dute eguenerako
Gazteei zuzendutako tailerra da; Altamirako kultur etxean batuko dira eguenean, 19:00etan.
UEMAK (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) eta Busturiko Udalak antolatuta, Busturia udalerri euskalduna? izeneko tailerra egingo dute eguenean Busturian.
Herriko gazteei begira antolatutako tailerra dela azaldu dute, eta 19:00etan batuko dira Altamirako kultur etxean.
Jakitera eman dutenez, tailerrean gazteek udalerriko euskararen egoera zein den aztertuko dute eta herriko ohiturei buruz ariko dira. Era berean, udalerri euskaldunetako gazteentzako antolatu diren Salto topaketak aurkeztuko dituzte. Ekainaren 28tik uztailaren 4ra izango dira, eta aurten ere ibiltaria izango da ekimena; Zumaiatik Lekeitiorako bidea egingo dute gazteek.