Foruko zubi berriaren oinarriak jarri dituzte
Zubiaren oinarriak jarrita, gero eta gutxiago falta da berriro ere errekako hegaletik paseoan ibili ahal izateko
Foruan, erreka hegalean dagoen oinezkoen paseoan egiten ari diren zubi berriko oinarriak jarri dituzte dagoeneko. Baldatikako errekako urak Okara iristen diren gunean egiten ari dira zubia, hain zuzen ere.
Lan horiekin, uholdeen arriskua murrizteko asmoa daukate. Zubiaren oinarriak jarrita, gero eta gutxiago falta da berriro ere errekako hegaletik paseoan ibili ahal izateko.
Urtarrilean hasi zituzten lanak, eta ordutik, moztuta dago bidea tarte horretan. Ingurua naturalizatzen eta zabaltzen ari dira, urak bere bidea hartu dezan, erreka libre geratuta.
Zubia gaur egungo paseoa dagoen maila berean egongo da. Uraren Euskal Agentziak (URA) finantzatuko ditu lanak.