Bermeoko argazkiak ikusi eta tertulian ariko dira Berbalagunak
Etzi batuko dira, 17:00etatik 19:00etara, Euskal Gunean. Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.
Bermeoko Berbalagun egitasmoak etzi egingo du joan den urtarrilaren 29rako aurreikusita zeukan Argazkiak eta tertulia jarduera. Bermeoko argazki zaharrak eta berriak ikusiko dituzte pantailan, eta gero, tertulian egoteko aukera edukiko dute.
Orduko osasun egoera zelaeta erabaki zuten jarduera atzeratzea, Bermeo gune gorrian baitzegoen. Orain, baina, posible ikusten dute egitea. Osasun eta segurtasun neurri guztiak errespetatuko dituztela diote.
Jakitera eman dutenez, hamar pertsona batu ahalko dira gehienez, eta 17:00etatik 19:00etara batuko dira Euskal Gunean.
Parte hartu gura dutenek ezinbestekoa izango dute aldez aurretik izena ematea 607 60 95 80 telefono zenbakira deituta.