URAk Gomeztegierreka zeharkatzen zuen zubi bat kendu du Muxikan
URAk Lurgaia Fundazioarekin elkarlanean eraitsi zuen zubia otsailaren 23an, fundazioak egin baitzuen hura kentzeko eskaera.
URA Uraren Euskal Agentziak Muxikako Gomeztegierreka zeharkatzen zuen eta “erabiltzen ez zen” zubi bat eraitsi eta kendu duela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak. Jarduera otsailaren 23an egin zen, eta 3.751 euroko aurrekontua erabili zuten, BEZa barne.
Lurgaia Fundazioarekin elkarlanean egin zuten jarduera, fundazioak egin baitzuen zubia kentzeko eskaera.
URA arduratu zen sortutako hondakinak eraisteaz eta kudeatzeaz, baina Lurgaia arduratuko da leheneratutako erreka zatiaren ertzak landatzeaz.