Bermeo gune gorritik atera da
Eusko Jaurlaritzak gaur argitaratutako txostenaren arabera, aurreko hiru egunetan 29 positibo zenbatu dituzte Busturialdean: 22 Bermeon, 5 Gernika-Lumon eta bana Kortezubin eta Gautegiz Arteagan.
Gune gorrian dauden herrien zerrenda argitaratu du gaur Eusko Jaurlaritzak, eta Bermeo zerrendatik kanpo geratu da; 496,75eko intzidentzia-tasa dauka. Kostaldeko herria urtarrilaren 1ean sartu zen gune gorrian, eta gaur atera da. Hortaz, Busturialdeko herri guztiak gune gorritik kanpo daude gaur gaurkoz.
Eusko Jaurlaritzak gaur argitaratutako txostenaren arabera, aurreko hiru egunetan 29 positibo zenbatu dituzte Busturialdean: 22 Bermeon, 5 Gernika-Lumon eta bana Kortezubin eta Gautegiz Arteagan.
Bizkai, Araba eta Gipuzkoako datu orokorrei dagokienez, 6.646 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta, horietatik, 303 positiboak izan ziren: 46 Araban, 166 Bizkaian, 85 Gipuzkoan eta beste 6 positibo erkidegotik kanpo bizi diren pertsonarenak izan ziren.
COVID-19aren ondorioz 27 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta 145 pertsona zeuden ZIUn.