Kiroldegiko boulderra, gimnasioa eta squash kantxak astelehenean zabalduko dituzte
Berhaz bulegoa eta liburutegia ere, ohiko funtzionamenduagaz ariko dira astelehenetik aurrera.
“Egungo egoera sanitarioa hobea dela-eta”, Bermeoko Udalak kiroldegiko boulderra, gimnasioa eta squash kantxak zabalduko ditu astelehenean. Hala eta guztiz ere, horietan bizikideak baino ezinngo dira batu, “egungo segurtasun eta osasun neurriek ez dute ahalbidetzen bizikideak ez diren pertsonen artean kirola egitea”.
Kiroldegiko zerbitzuak erabiltzeko, hori bai, hitzordua eskatu beharko da www.bermeo.eus webgunean. Jakitera eman dutenez, igerilekua martxoan zabaltzea aurreikusten dute.
Gainera, Berhaz zerbitzuak eta liburutegiak ere bere ohiko funtzionamenduarekin jardungo dute astelehenetik aurrera. Hau da, ez da hitzordurik eskatu beharko.