Goi-Zale Mendi Taldeko bazkideek eguenetan hartu behar dute federatu txartela
Goi-Zale Mendi Taldeko bazkideek eguenetan hartu dezakete aurtengo federatu txartela, 20:00etatik 21:30era, klubaren egoitzan (Pedro Elejalde kalea, 8).
Hain zuzen, pandemia aurretik martitzen eta eguen arratsaldetan edukitzen zuten zabalik egoitza, orain, baina, astean egun batean, eguenero zabaltzea erabaki dute. “Federatu diren bazkideak gernikarrak eta inguruko herritarrak dira. Segurua banketxetik ordaindu dute, eta txartelak klubean hartu behar dituzte”, azaldu dute.
Klubak hainbat irteera antolatzen ditu urtero, baina iazko martxotik etenda daukate jarduera hori. Aurtengo egutegia ere prest daukate: “Aurtengo egutegia iaz egin ezin izan genituenekin osatu dugu, bain aerabakitzeko daukagu, oraindino ez dakigu zer egingo dugun”.