Intzidentzia-tasak beheranzko joera hartu du Bermeon ere
Intzidentzia-tasak beheranzko joera hartu badu ere, gune gorrian jarraitzen du Bermeok. Azken hiru egunetan, 25 positibo zenbatu dituzte Busturialdean.
Bermeoko umeentzako jolasguneak zarratuta daude Gune gorrian dagoen Busturialdeko herri bakarra da Bermeo, nahiz eta intzidentzia-tasak beheranzko joera hartu duen, atzo 774,69koa zen. Gernika-Lumon ere, beheranzko joera hori daramate; 214,18ko intzidentzia-tasa zuten atzo.
Eusko Jaurlaritzak gaur argitaratutako txostenaren arabera, aurreko hiru egunetan, 25 positibo zenbatu dituzte Busturialdean: 16 Bermeon, 4 Gernika-Lumon, bina Mundakan eta Elantxoben eta bat Foruan.
Bizkai, Araba eta Gipuzkoako datu orokorrei dagokienez, 7.550 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta, horietatik, 418 positiboak izan ziren: 51 Araban, 270 Bizkaian, 91 Gipuzkoan eta 6 erkidegotik kanpo bizi diren pertsonetan.
Bizkai, Araba eta Gipuzkoan intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 kasutik behera dago 14 egunetan, eta, beraz, eremu gorritik kanpo dago. Bizkaia da gorri jarraitzen duen lurralde historiko bakarra; 504 kasuko tasa metatua dauka.
COVID-19aren ondorioz 38 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta 170 pertsona zeuden ZIUn.