Berbalagunek martxan dauka neguko lehiaketa
Jasotako erantzun guztien artean Errigorako produktuen lote beltza eta Korrikaren katilua zozkatuko dituzte.
Parte hartu gura dutenek otsailaren 19a izango dute horretarako azken eguna.
Azaldu dutenez, “arin erantzuteko” lau galdera dira lehiaketakoak, “momentu batean erantzutekoak”.
Jasotako erantzun guztien artean Errigorako produktuen lote beltza eta Korrikaren katilua zozkatuko dituzte. Diotenez, otsailaren 22tik aurrera argitaratuko dituzte erantzun zuzenak Berbalagun egitasmoaren blogean, baita sariaren irabazlea nor den ere. Blogean bertan aurki daitezke lehiaketako galderak, eta aukera ematen dute horti zuzenean parte hartzeko. Euskal gunean edo Hizkuntza Eskolan ere aurki daitezke lehiaketan parte hartzeko orriak.
16 urtetik gorako edozein herritarrek parte har dezake, Berbalagun kide izan edo ez.
Udaberriko lehiaketa maiatzean izango da.