‘Herri txiki Infernu Handi’ saiorako 40 sarrera banatuko ditu udalak
Urtarrilaren 21ean grabatuko den saioan egoteko, udalak 40 gonbidapen zozketatuko ditu hain zuzen ere.
Euskal Telebistaren Herri Txiki Infrernu Handi saioa grabatzen dabiltza Morgan, eta herritarrekin egindako elkarrizketak proiektatuko dituzte urtarrilaren 21ean 18:30tik aurrera, herriko frontoian.
Urtarrilaren 21ean grabatuko den saioan egoteko, udalak 40 gonbidapen zozketatuko ditu. Interesa duten bizilagunek udaletxean eman beharko dute izena astelehen aurretik.
Orain artean morgatarrekin egindako grabaketak ikusteko aukeraz gain, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadizabal aurkezleen bakarrizketez eta, Sebastian Lizasoren bertsoekin gozatuko dute herritarrek.