Zumba ikastaroetan parte hartzeko aukera dago Kortezubin
Zumba ikastaroetan parte hartzeko aurretiaz izena eman beharko da, eta hori egiteko azken eguna da urtarrilaren 15a.
Hamahiru urtetik gorakoentzako zumba ikastaroak antolatu ditu Kortezubiko Udalak martxora arte, denboran luzatzeko aukeragaz. Taldea osatzeko gutxienez sei pertsonako taldea eta gehienez hamabi pertsonakoa sortu beharko da.
Zumba ikastaroetan parte hartzeko aurretiaz izena eman beharko da, eta hori egiteko azken eguna da urtarrilaren 15a. Zehaztu dutenez, herrian erroldatuta daudenek izango dute lehentasuna. Hori dela eta, izena ematerakoan errolda ziurtagiria aurkeztu beharko da.
Ikastaroen prezioa izena ematen duten pertsona kopuruaren araberakoa izango dela eta herrian erroldatuta ez daudenek gehiago ordaindu beharko dutela zehaztu dute. Hiru hilabeteak batera ordainduko dira.
Saioak herriko frontoian izango dira, martitzen eta eguenetan, 20:00etatik 21:00etara. Hala ere, egun batean bakarrik joateko aukera ere izango dute izena ematen dutenek. Ikastaroen lehen eguna urtarrilaren 19a izango da, eta pandemia dela-eta neurri bereziak hartuko dituzte. “Sarreran tenperatura hartu eta hidrogela banatuko dugu”, azaldu dute eta parte hartzaile guztiek maskara eraman beharko dutela gogorarazi dute. Esterilla ere eraman beharko dute etxetik.