Urtarrilaren 19ra arte arropak eta jostailuak bilduko dituzte Ekoetxean
Zentroko sarreran jarri dituzten kaiolak beteta daudenean, "ezin izango da besterik utzi".
Busturiko Ekoetxea Urdaibaik arropak eta jostailuak batzeko gune solidarioaren bigarren txanda zabaldu du, eta urtarrilaren 19ra arte eroan ahalko dira gauzak.
Koronabirusagatik, gainontzeko urteetan ez bezala, bi txanda jarri zituzten arropak eta jostailuak eroateko; lehenengoa abenduaren 10etik 22ra arte izan zen.
COVID-19 protokoloak direla-eta, Ekoetxea Urdaibaira eroaten diren material eta produktuak “behar bezala desinfektatuta eta garbi” egotea eskatzen dute. Eroaten diren materialak, zentroko sarreran jarri diren kaioletan utzi beharko direla azaldu dute. Kaiolak beteta daudenean, “ezin izango da besterik utzi”.
Bilketa solidarioaren gunean utzitako erabilitako arropa eta jostailuak irabazi asmorik gabeko Koopera Ingurumen Zerbitzua elkarteak batuko ditu.