Udalak hiru pertsona kontratatu ditu kaleen konponketako udal zerbitzua indartzeko
Igeltseroak kontratatu dituzte: bide eta obretako bi peoi eta ofizial bat, hain zuzen ere.
Enplegua Sustatzeko Toki-Ekintzentarako 2020ko diru laguntzaren bitartez, sei hilabeterako lana izango dute Bermeoko Udalak kontratatu dituen hiru pertsonek. Igeltseroak kontratatu dituzte, hain zuzen ere: bide eta obretako bi peoi eta ofizial bat.
Udal arduradunek jakitera eman dutenez, langile horien zeregina izango da kaleen konponketako udal zerbitzua indartzea; besteak beste, hondatuta edo modu desegokian lotuta dauden galtzada harriak ordeztu edo modu egokian jarriko dituzte, espaloiaren eta galtzadaren mugako bide bazterrak konponduko dituzte, eta oinezkoen ibilbideetan irisgarritasuna hobetu asmoz, arrapalak eraiki edota oztopoak kenduko dituzte.
Bermeoko Udalaren bi helburu estrategiko kontuan izan dituzte langile horiek kontratatzerako orduan: Bermeoko irisgarritasuna hobetzea eta langabeziari aurre egitea.