32. Lilatoia modu birtualean egingo da
Martxoaren 5eko 06:00etatik martxoaren 8ko 23:00ak bitartean egin ahalko da 5 kilometroko lasterketa. Parte hartzaileek erabakiko dute zein herritan egin lasterketa. Hemen izena emateko lotura!
Lilatoiko antolatzaileek iragarri dutenez, egungo egoera ikusita, aurten ezingo da ohiko Lilatoia egin. Horren jakitun, 32. Lilatoia modu birtualean egitearen alde egin dute. “Gaur egungo egoera ikusita, geure burua berrasmatu behar izan dugu berdintasuna eta emakumearen ahalduntzea aldarrikatzen jarraitu ahal izateko”. Lasterketa LilatON, aurten ere ONlelopean egingo da.
Zehaztu dutenez, martxoaren 5eko 06:00etatik martxoaren 8ko 23:00ak bitartean egin ahalko da 5 kilometroko lasterketa. Hori bai, nahiz eta lasterketa modu birtualean egin, parte hartzaileek aurretiaz izena emanbehar dute. Izen-ematea gaur 10:00etan [urtarrilak 13] zabaldu dute, eta zabalik egongo da martxoaren 4ko 23:55etara arte; Internetez izena emanahal da. “Ibilbidea libreaizango da. Parte hartzaileek erabakiko dute zein herritan eta herri horretako zein lekutan egin korrika. Izena ematerakoan, parte hartzaile bakoitzak lasterketa egiteko modua aukeratuko du (korrikan, ibiltzen –nordic walkingbarne–, patinekin edo esku bizikletarekin). Eta izena ematerakoan zehaztu beharko dute 5 kilometroko ibilbidea non egingo duten ere”.
Lasterketa birtuala egiteko 4 euro ordaindu behar dira, eta izena emateaz gain kamiseta ere eskuratu nahi dutenek, 11 euro ordaindu beharko dituzte.
Ekimenari buruzko informazio gehiago jasotzeko, telefonoz deitu (652 75 45 58) edo posta elektronikoa bidali ahal da lilaton@lilaton.eshelbide elektronikora. Horrez gain, ohiko zalantzak argitzeko ataria ere egin dute (ikus hemen!)