Nere Sustraiak Loradendarena da Gabonetako erakusleiho onena
Bigarren saria Hizer Studioak eskuratu du, eta hirugarrena Khalekok. Guztira, 85 establezimenduk parte hartu dute aurten, iaz baino 22k gehiago.
Laugarren urtez antolatu du Gernika-Lumoko Merkatari elkarteak Gabonetako erakusleiho onenaren lehiaketa. Guztira, 85 establezimenduk parte hartu dute aurten, iaz baino 22k gehiago. Eta erakusleiho guztien artean onena izan da Nere Sustraiak Loradendarena; 1.000 euroko saria jaso du.
Bigarren saria Hizer Studioak eskuratu du, eta hirugarren erakusleiho onena izan da Khalekorena; hurrenez hurren, 700 eta 400 euroko sariak jaso dituzte.
Abenduaren 11n hasi zuten lehiaketa, eta hasierako 85 establezimenduetatik hamar onenak aukeratu zituzten adituek. Nere sustraiak Loradenda, Hizer Studioa, Khaleko, Naia, Optica Eguren, Iranai, Mai Piu, Ttipi Ttapa, Fermin Berria eta Duñabeitia izan ziren izendatuak. Behin horiek aukeratuta, herritarren telefono deiek erabaki dute irabazlea.