Busturialdeko plazak hartu dituzte 'Bateragune auzia'-ren aurkako protestek
Dozenaka herritar 'Demokrazia!' lelopean kalera irten dira Espainiako Auzitegi Gorenari erantzun irmo bat emateko eskatzeko.
Euskal Herriko hamaika txokotan egin modura, Bateragune auziko epaiketa berriz egiteko erabakia salatzeko elkarretaratzeak egin zituzten zapatuan [abenduak 19] Busturialdeko hainbat herritan. Bermeon, Gernika-Lumon eta Ean batu ziren dozenaka herritar. Demokrazia! lelopean kalera irten ziren Espainiako Auzitegi Gorenari erantzun irmo bat emateko eskatzeko.
Bateragune auzia dela eta, alderdi politikoak, euskal gehiengo sindikalak eta eragile sozialek deituta egin zituzten elkarretaratzeak. Aldarrikapenekin bat egin zutenek, gainera, auzipetu zein haien gertukoei babesa adierazi nahi izan zieten.