Gautegiz Arteagak hilaren 21ean banatuko du 2021eko egutegia
60 lan baino gehiago hartu dituzte aurten, eta parte-hartzeagaz pozik agertu dira udal arduradunak
Herritarren argazkiek jantziko dute Gautegiz Arteagako 2021. urteko egutegia, astelehenean etxez etxe banatuko dutena. Lehiaketa antolatu ostean, 60 lan baino gehiago bildu dituzte. Horietatik, 24 aukeratu dituzte egutegia egiteko. Hilabete bakoitzean bi argazki erakutdiko ditu egutegiak; handian bat, eta txikiago bestea. Bizi dugun garai berezi honetan, baina, kontuz eta arduraz jokatu behar dela adierazi du Gautegiz Arteagako alkate Juan Felix Naberanek. Hala, aurten ez dute sari babnaketarik egingo. “Gizarte eta aisialdi jarduera asko mugatuta daude, eta gure kasuan, ez dugu argazki lehiaketaren ohiko sari banaketa egingo. Nolanahi be, aurton be eskerrak emon gura dizkiegu parte-hartzaile guztiei. Urtero berresten dugu lehiaketa honek udalerrian hartu duen garrantzia, bai partaidetzagaitik, bai irudien kalitateagatik ere”, nabarmendu du.
Artia izan da aurtengo argazki lehiaketaren gaia. Hurrengo urtearen egutegia, beraz, herriko irudiekin egin dute. Egutegirako aukeratutako argazkien sortzaileek luma-kartoian inprimatutako argazkia jasoko dute. Gaur egun, ikusgai daude udaletxean.