Euskal preso eta iheslariei buruzko lanketa egingo dute herriko gazteek
Mugimendu iraultzaileari eta errepresioari, eta militantzia politikoari buruzko solasaldiak egingo dituzte zapatuan eta abenduaren 30ean.
Euskal preso eta iheslarien aldeko dinamika da Geurera, eta urtea amaitzen doan honetan, beste behin, euren alde jarduteko espazioak eraikiko dituzte Gernikako gazteek. “Gure artean ez daudenak gogora ekartzea dagokigu”.
Gaur egun, 200 inguru direla espainiar eta frantziar estatuetako kartzeletan sakabanatuta dauden Euskal Herriko “preso politiko” eta iheslariak diote. Hori horrela, Gernikako Egurre Gazte Asanbladari garrantzitsua iruditu zaio eusal presoei buruzko lanketa aurrera eramatea, “egoeraren izaera politikoa azpimarratu eta elkartasuna praktikara eramatea” hain zuzen.
Gaia jorratzeko espazioak eraikiko dituzte, eta herritarrak gonbidatu dituzte horietan parte hartzera. Zapatuan, 17:00etatik aurrera, Astran elkartzeko deia egin dute, Sendoa Juradoren hitzaldian. Mugimendu iraultzaileari eta errepresioari buruz berba egingo dute bertan. Solasaldia bukatuta, elkartasun argazkia aterako dute, “Fito eta Valentinarentzat”.
Abenduaren 30ean, berriz, Zigor Garro eta Ibon Goieaskoetxeagaz militantzia politikoa jorratuko dute; Astran 18:00etan jarri dute hitzordua. Gero, Busturialdeko presoei bidaltzeko gutunak prestatuko dituzte, eta 20:00etan luntxa eta brindisa egongo dira aukeran.