Bederatziurrenean murgilduta
Gernika-Lumoko erdialdea eta San Kristobal ingurua zeharkatu dituzte dagoenerako marijesiek. Bihar, Errenterian entzungo dira euren koplak.
Eguaztenean atera ziren lehenengoz Gernikako Marijesiak, eta bederatzi goizetan kantantzen ariko dira. Aurtengoak, baina, “sinbolikoak, bereziak eta apartekoak” dira. Ez dago errondarik, eta leku zehatzetan kantatzen ari dira, geldi-geldian, distantziak gordeta, eta gehienez 15 pertsonako taldeetan.
Lehen goiza Andra Mari eleizan hasi zuten, eta herriko erdialdean abestu zuten marijesiek, 14 graduko tenperaturarekin; Deniz Azkararte aritu zen bakarlari gisa. Gaur goizean, berriz, Alex Uriarte eta Jose Antonio Uriarte Itxasoren txanda izan da. San Franzisko eleizan hasi eta San Kristobala plazan bukatu dute erronda, 12 graduko tenperaturan.
Bihar Fernando Astoreka izango da bakarlaria, eta Errenterian entzungo dira marijesien koplak.