Kultur etxeko ordutegi berean erabili ahalko da frontoia, astegunetan
Jaurlaritzak ezarritako osasun neurri guztiak "uneoro" bete beharko dira
Herriko umeek jolasteko asmoz, frontoia zabalduko du Gautegiz Arteagako Udalak.
Zehaztu dutenez, kultur etxeko ordutegian erabili ahalko da frontoia astegunetan, 16:30etik 20:00etara bitartean. Asteburuetan eta jai egunetan, berriz, 10:00etatik 20:00etara egongo da erabilgarri.
Udal arduradunek gogoratu dutenez, egoera epidemiologikoa oraindik ez da ona, eta, beraz, Jaurlaritzak ezarritako osasun neurri guztiak “uneoro” bete beharko dira. Hala, erantzukizunez jokatzeko eskaria luzatu dute.